XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

...; eta ganera, abesti-ostian, aldizka iragarten ebazan bakochak burura jatorkazan edesti zein ipuñak.

Bein-batian, Agaton-korkoch'ek esan eutzen lagunai: - Emen, erri onetan eztago korkochik: Berakruz'en zortzi egunetan, eneban ikusi bat baiño; bera zapatari, zapatagiñen eguana: Mexiko'n eztot ikusi bat-be, ta echaguntza onetan eztago neu baño.

Ezagun-da, ixan-be, emeko gizadijak iñoiz korkochik ikusi eztabela; nire tontorrari begiratzen deutsen guztijak, jarten dira barreka, iñoiz ikusi ezpaleben nire tayuko gixon bat.

Hamburg'ora juan biar dot neuk-be: an eunetarik bost eidira korkochak.

Agaton, oneik berbok esaten eguanarte, bere emaste ta lagunak ito-biarrik egozan barreka, ta Amele'k erantzun eutsan: - ¿Nun jakin dok Hamburg'on ainbeste korkoch dagozana?.

- ¿Nun jakin dodan? Onutz ekarri genduzan ontziko nagosiak esan yeustanan.

- ¡Guzurra ixango zuan, edo chanchetan esango yuan!.

- ¡Bai-zera! Bene-benetan gero esan-be, ta ageri yeustanan berari gertau jakan edesti bat.

- Esaiak-ba edesti ori.